Iparra-Hegoa elkarteak udaberriro antolatu ohi dituen ekintzen alternatiba gisa prestatu dute aurtengorako Bizi gira... Kutxa bira ekimena. Diaspora eta hainbat euskal herri euskararen baitan batzeko helburuarekin abiarazi zuten, Argentinako Viedma herrian, martxoaren 20an, eta hala jarraituko du bidea Euskal Herrian barrena, maiatzaren 30era arte, Seguran bukatuko da orduan.
Ekimen horrek egurrezko kutxa bat du oinarri, eta euskara, lurraldetasuna eta bestelako hamaika aldarri batu nahi dira bertan.