Eusko Jaurlaritzak neurri berria jarri du abian federatuta dauden kirolariei dagokionez. Orain arte, horiek, besteek ez zuten zenbait abantaila izan dituzte, bereziki, mugikortasunari dagokionean. Bada, federatutako kirolariek ere ezingo dute irten eremu gorrian dauden herrietatik, ezta horietara sartu ere, baldin eta lehiaketa ofizialik ez badute –edo baimendutako entrenamendurik–.
Hala, orain arteko legeak hiru herrialdeen arteko mugikortasuna baimentzen zien federatutako kirolariei, baina, hemendik aurrera lehia ofizilalek soilik emango diete horretarako aukera.
Mugen eguneraketaren gaineko informazioa, hemen.