Amaia Alvarez Berastegi Nafarroako Unibertsitateko Historia irakaslea da. Kazetaria eta Zuzenbidean doktorea, giza eskubideen eta justizia trantsizionalari buruzko graduondoak egin ditu. Eskoriatzako Huhezi Fakultatean izan berri da, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroaren barruan hitzaldia egiten. Nafarroako historia izan zuen hizpide, eta azaldu zuen gertakari beraren inguruan kontakizun ezberdinak sortzen direla, interes politikoen arabera.