Txinan sortutako gaitza Europara ere laster zabaldu zen; Italia izan zen lehenengotako herrialdea. Hain zuzen ere Eider Gabilondo gazte aretxabaletarra Milanen (Italia) izan zen futbol partidu bat ikusten otsailaren 18tik 22ra bitartean, eta handik bueltan atzeman zituen lehen sintomak; etxean pasatu zuen gaitza, bakartuta. Ondoren aita galdu zuen, hori ere COVID-19ak jota.
Hura izan zen Gipuzkoako lehen kasu eta urtebete ostean Debagoienean 5.724 lagunek izan dute gaitza –otsailaren 25a bitarteko datua, asteburukoen zain–. Gaitzari aurre ezin egin eta bidean geratu direnak ere asko izan dira, 150 hain zuzen ere.
Koronabirusak Debagoienean izandako bilakaeraren eta haren bueltako kontu guztien berri Koronabirusa Debagoienean kanalean.