HALA BAZAN

90eko hamarkadako txiste jaialdia, 'Hala bazan' saioan

Julen Iriondo 2021eko otsailaren 23a

Euskalgintzatik antolatua, txiste txapelketa izan behar zuen Arrasateko Amaian egindakoak, baina parte-hartzaile gutxi izatera jaialdi bihurtu zuten. Txiste kontari jardun zutenak izan ziren Xabier Garitano, Asier Agirrebeña eta Maite Aristegi bergararrak eta Jon Iñaki Izarzelaia arrasatearra. Jon Sarasuak, jarritako bertso batzuk kantatzen, eta Mikel Gorosabel "Norton"-ek ere, gitarrarekin kantuan, hartu zuten parte jaialdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak