1978an atera zuen Itoiz taldeak bere lehen diskoa; azken kontzertua, aldiz, hamar urte beranduago, 1988an eman zuen. Eta ordutik hiru hamarkada baino gehiago pasatu diren arren, askoren bizitzako soinu bandako parte izaten jarraitzen dute. Doxa Producciones ekoiztetxea taldeari buruzko ikus-entzunezko bat grabatzen ari da, Itoiz udako sesioak, eta materiala bildu guran dabil. Larraitz Zuazo da ikus-entzunezkoaren zuzendaria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.