Debagoieneko udalerriek urrian aurreikusitakoa baino 2,6 milioi gehiago jasoko dituzte

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 16a, 10:52

Finantzaketarako Foru Funtsetik Gipuzkoako Udaletara bideratuko den zenbatekoa aurrekontuetan jasotakoa baino txikiagoa izango da aurten. Halere, urrian aurreikusitakoa baino 30,8 milioi euro gehiago jasoko dituzte Gipuzkoako udalerriek.

Foru Aldundiak azaldu du, zerga bilketari dagokionez, Gipuzkoak "espero baino emaitza hobeagoekin" itxi zuela iazko urtea. Guztira, 482.048.561 euro jasoko dituzte 2020ko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik (UFFF). Udalek haien finantzaketarako duten diru iturri nagusia da hori, eta UFFFaren hurrengo ordainketan jasoko dute dirua lurraldeko udalerriek.

COVID-19aren pandemiak sortutako krisiak eragina izan badu ere, 2020koa Gipuzkoak izan duen inoizko hirugarren funtsik handiena da; 2018 eta 2019 urteetakoek bakarrik gainditzen dute.

2,6 milioi gehiago, bailarara

Debagoienera etorrita, –Aramaio kontuan hartu gabe– urrian aurreikusitakoa baino 2.614.006 euro gehiago jasoko dituzte udalerriek. Herriz herri aurreikuspenak zenbat gainditu diren adierazten dute hurrengo zifrek:

  • Arrasate: 919.522,25 euro
  • Bergara: 608.560,70 euro
  • Oñati: 474.086,91 euro
  • Aretxabaleta: 291.269,92 euro
  • Eskoriatza: 170.887,44 euro
  • Antzuola: 88.514,27 euro
  • Elgeta: 47.439,41 euro
  • Leintz Gatzaga: 13.725,77 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak