Debagoieneko talde feministak Emakume Mundu Martxaren etorrera prestatzen ari dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko ots. 15a, 19:24

Nazioarteko ekintza da eta Euskal Herri osoa ere zeharkatuko du karabanak. Hain zuzen ere, otsailaren 20an helduko da eskualdera, eta herri guztietan dihardute hari harrera egiteko lanean.

Herri bakoitzak zapi bat egingo du non hainbat lelo jasoko dituzten. Zapi guztiak martxoaren 6an Irun eta Hendaia artean egingo den amaiera ekitaldian izango dira ikusgai.

Bergaran, esaterako, zapatuan elkartu ziren San Martin plazan zapia josi eta aukeratutako leloa txertatzeko. Mundu Martxak egiten dituen aldarrikapenak jasotzen dituen txostenaren irakurketa kolektiboa ere egin zuten. 

Antzerako lanketan dihardute Debagoieneko gainerako herrietan ere, eta zapatuan ikusiko da horren emaitza herriz herri ibiliko den Emakume Mundu Martxaren karabanaren bitartez; izan ere, aldarrikapen horiek zabaltzea eta talde feministak saretzea ere bada helburu nagusietako bat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak