HEMEN DEBAGOIENA

'Hala Bazan' saioa bueltan dator bigarren denboraldiarekin

Xabi Gorostidi 2021eko otsailaren 5a

Iraganeko irudiak eta flasback-ak debagoiendarren gustukoak zirela frogatu zuen Hala Bazan saioaren lehen denboraldiak. Hala, Julen Iriondo kazetariak zinta zaharretan arakatzen jarraitu du eta gertu du bigarren denboraldirako irudi sorta.  Gaurtik hasita, saio berri bat emitituko du Goiena Telebistak egubakoitzero; 21:30ean eta 23:30an. Gaurko lehen saioa, aproposa oso, atzokoan Santa Ageda gosez geratu ziren horientzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak