Eskoriatzako eta Aretxabaletako Santa-Ageda neska-mutilak ez dira baserriz-baserri santa-eskean arituko, herriko kaleetan ere ez, eta dantzarik ere ez dute egingo herriko plazetan. Arrasaten ere, ez dira batuko Santa Ageda koruko kideak… Bailaran, soilik, Elgetako eskolakoek eta Aranzadi ikastolakoek egingo dute ekintza xumea, eta kopla batzuk kantatzera aterako dira; elgetarrak herriko kaleetan zehar, eta, Aranzadikoak, Semenarixoko patioan arituko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.