Aretxabaleta eta Arrasateko ostalariek egoeraren larritasuna salatu dute

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 11a, 18:11

Tabernak berriz irekitzeko baimena jaso zuten aurreko astean Arrasatek eta Aretxabaletak; lehenengoak astelehenean eta bigarrenak eguenean. Halere, azken itxialdia "aurrekoak baino gogorragoa" izan dela diote ostalariek; batez ere, "alde psikologikoari dagokionean".

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen eta eguenetan ematen du herrietako bilakaera epidemiologikoaren berri, eta aurreko astean aldaketa azpimarragarriak izan ziren Debagoienean. Arrasate, ia bi hilabeteren ostean, gorriz markatutako gunetik irten zen astelehenean eta Aretxabaleta ere herri laranjen zerrendara batu zen eguenean. Hala, bi herrietan, ostalaritzako establezimenduek berriz irekitzeko aukera izan dute.

Baina ateak berriz zabaldu dituzten arren, "kezkatuta eta beldurtuta" daude ostalariak, eta azken itxialdia besteak baino gogorragoa izan dela azaldu dute. Bestetik, erreskatea eskatu dute eta sektorea "kriminalizatzeari" uzteko.

Erreportajea datorren astean emango da osorik, Goiena Telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak