Joxe Landa eguraldian adituak argi esan du: "Txarretik txarrera egingo du eguraldiak". Negu giroan murgilduko gara datozen egunetan, eta Debagoienean, –eta Euskal Herrian oro har– urtea tontorretatik agurtzea ohitura izaten den arren, Landak iradoki du agian plana "zapuztuko" zaiola hainbati.
Euskalmeten iragarpenek ere Landarenarekin bat egiten dute. Euria eta haizea iragarri dute datozen egunetarako eta tenperaturak jaitsiko direla esan dute; batez ere, eguenean eta domekan. Bailaran, termometroak ez dira 7 graduetatik igoko, eta elur-kotak jaitsi egingo dira.
Ausartak, mendira
Iragarpenak ikusita ere, mendira joateko plana eginez gero, 688 69 00 07 zenbakiko WhatsApp-era argazkiak bidaltzeko eskaera egin nahi dizuegu. Ondoren, bilduma ederra osatuko dugu goiena.eus atarian zintzilikatzeko.
Urte berri on!