Bihar prezipitazio ahul edo ertainekin hasiko da eguna eta txingor-ekaitzak ere izan daitezke. Bestetik, elurrari dagokionez, 10 eta 30 zentimetroko lodiera hartu lezake 1000 metrotan eta 5 zentimetrokoa 600 metrotan.
Etzirako ere, berdintsu mantentzen da iragarpena elur-kotei dagokienez, baina prezipitazioak ugariagoak izango dira goizean, eta arratsaldean atertzera egingo du.