Debagoienean ere salatu dute Bateraguneren epaiketa errepikatzeko Gorenaren erabakia

Julen Iriondo 2020ko abe. 21a, 18:32

Demokrazia! leloarekin egin dituzte bilkurak; adibidez, Bergaran. Herritarren partetik izandako erantzunarekin gustura geratu dira deitzaileak.

"Gure iritziz, Euskal Herriko talde politiko eta eragile askoren iritziz, demokrazia ezaren beste adibide bat da hau. Hamar urte beranduago, 2011n epaitutako eta zigortutako gai bat berriz ere ateratzearen atzean dago eraikuntza nazionalean dabiltzan edo eragile sozial bezala bestelako gizarte bat eraiki nahi duten pertsonak berriz ere epaitzeko gogoa, eztabaida guztiz desbideratuz", zioen ELAko Amagoia Lasagabasterrek.

LABeko Ana Sebalek, berriz: "Kasua itxita zegoenean berriz ere zabaltzea erabakitzea eta beste epaiketa bat egitearena zentzugabekeria izugarria da".

"Erantzun politiko bat da, EH Bildu Espainian eragiten hasi osteko horren aurkako erasoa. Argi geratzen dena da demokraziatik urrun dagoen estatua dela Espainia, eta lanean jarraitu beharko dugu geure estatu demokratikoa sortu arte", zioen, ostera, EH Bilduko Gorka Ugaldek.

Gaurko deialdia Euskal Herri mailako hainbat eragilek egin zuten: ELA, LAB, Steilas, ESK eta CCOO sindikatuek; EH Bilduk, Euskadiko Podemosek eta Ezker Anitzak; eta baita Gure Eskuk, Emakumeon Mundu Martxak, Bilgune Feministak, Sarek eta Etxeratek ere.

"Aurrean edukiko gaituzte. Bergaran jende pila bat elkartu gara, eta pozik gaude", zioen Gorka Ugaldek.

Arrasateko bilkura.

Oñatikoa.

Antzuolakoa.

Aretxabaletakoa. 

Elgetakoa.

Eskoriatzakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak