Debagoieneko Mankomunitateko aurrekontua onartu dute; 11.632.992,12 eurokoa izango da. Iazkoa baino zabalagoa da, baina udalek mankomunitateari egin beharreko ekarpena %2,3 txikiagoa izango dela azaldu dute. Udalek "egoera ekonomiko zaila" bizi dutela-eta, mankomunitateak "saiakera berezia" egin nahi du udalen ekarpenak ez handitzeko.
Ekarpenei dagokienez, EH Bilduko gobernu-taldeak landutako aurrekontu proposamenari ekarpen bakarra egin zaio: Leintz-Gatzagako ordezkariak eskualde sarreretako panelak berritzeko eskaera egin du, eta onartu egin da.