Azaroan jaitsi egin da langabe kopurua Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2020ko abe. 2a, 16:17

Irailetik hasita, joera hoberakoa da, eta hala gertatu da azken hilean ere. Uneotan 2.746 langabe daude bailaran eta tasa %8,81ean kokatzen da.

Herriei dagokienean ere, denetan egin du egoerak hobera, Antzuolako eta Aramaioko gora-behera txiki batzuk salbuetsita. Irakurketa bestelakoa da, ordea, alderaketa iazko datuekin eginez gero: iazko azaroan baino 358 langabe gehiago erregistratu dira aurtengoan Debagoienean; puntu bat pasa goitik dago egungo tasa.

Herriak Langabeak Langabezia tasa
Antzuola 75 %6,75
Aramaio 16 %2,12
Aretxabaleta 244 %7,10
Arrasate 1.254 %12,01
Bergara 558 %7,72
Elgeta 37 %6,41
Eskoriatza 158 %7,78
Leintz Gatzaga 5 %3,62
Oñati 399 %7,34

Hego Euskal Herrian ere jaitsi

Langabezia jaitsi egin da Hego Euskal Herrian ere: 171.963 lagun daude erregistratuta orotara, urrian baino 5.416 gutxiago. EAEko hiru lurraldeetan izan da hobekuntza -Araban, batez ere-, ez, ordea, Nafarroan; kasu horretan gora egin du lanik gabe dauden pertsonen kopuruak.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailetik positiboki baloratu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azaroko datuak, baina tentu handiz hartu beharrekoak direla gehitu dute, pandemiak eragindako ziurgabetasunaren aurrean. Ildo horretatik, kontuan hartu behar dira aldi baterako erregulazioan dauden langileak ere: 14.608, azaroa ixtean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak