HEMEN DEBAGOIENA

Euskaraldiaren baitan, Mintzodromoa, eta Nogen eta STR taldeetako musikarien mahai ingurua

Karmele Uribesalgo 2020ko azaroaren 26a

Ia astebete pasa da Euskaraldia hasi zenetik, eta ekimenaren harira, hainbat ekintza egin dira Debagoienean. Eguaztenean Mintzodromoa egin zuten Arrasaten, eta, astelehenean euskal musikaren inguruko 'Kantatzen duen herri bat' mahai ingurua grabatu zuten Aretxabaletan, Nogen eta STR taldeetako musikariekin.