ALBISTEAK

Miren Basaras: "Helburua ez dira Gabonak, helburua birusaren kontrola da"

Txomin Madina Milikua 2020ko aza. 18a, 18:29

Azken neurri murriztaileek positiboen igoera moteltzea ekarri dutela adierazi du Miren Basaras mikrobiologoak, baina gaineratu egoerak kezkagarria izaten jarraitzen duela. Koronabirusen gainean jardutera etorri da Arrasatera Goienagusik gonbidatuta.

Euskal Herriko Unibertsitatean mikrobiologian katedradun Basaras Arrasaten izan da gaur, Goienagusiren eskutik Koronabirusak: pandemien eragileak izeneko hitzaldia ematen. Eta piztu du interesa, Kulturateko areto nagusia ia bete egin da eta.

Azkan egun eta asteotan, Gabonetara begira egoera hobetzea jarri dute jomuga moduan hainbat agintarik; Basarasen esanetan baina, helburua ez dira Gabonak izan behar, koronabirusa kontrolatzea baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak