HEMEN DEBAGOIENA

Neurri murriztaile berriak indarrean, asteburuaren balorazioa egin dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak

Jone Olabarria 2020ko azaroaren 10a

Kutsatze datuak "geroz eta kezkagarriagoak" zirela argudiatuta joan den eguenean iragarri zituen Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak. Zapatuan sartu ziren indarrean eta Ertzaintzatik aitortu dutenez herritarrek "ondo" bete dituzte.

Gaueko 22:00etara aurreratu zuen etxeratze agindua eta ostalaritza, salbuespenak salbuespen, ixtea agindu zuen. Zapatuan jarri ziren neurriak indarrean, asteburrua bete betean harrapatu zutela, eta gutxi balitz domekan giro ederra izan genuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak