Gipuzkoako Farmazialarien Banatzaileak milioi bat maskara erosiko dizkio Wolfratex enpresa bergararrari

Ainhoa Arana 2020ko aza. 2a, 14:30

Wolfratexek eta Gipuzkoako Farmazialarien Banatzaileak (GFA) akordioa sinatu dute IIR erako milioi bat musuko kirurgiko erosteko Bergarako enpresari. Akordioaren helburua da EAEn "musukoen hornikuntza bermatzea".

Juan Pierak, GFAko zuzendari kudeatzaileak, eta Alicia Bouzasek, Wolfratexeko salmenta zuzendariak, sinatutako akordioa gaurtik dago indarrean. GFA izango da Wolfratexen banatzailea, eta hainbat merkatutan sartzen lagunduko dio Bergarako enpresari, EAEko 350 botikarekin baino gehiagorekin egiten duelako lan Gipuzkoako Farmazialarien Banatzaileak.

"Akordio oso garrantzitsua" dela esan du Bouzasek, egunean 600.000 musuko ekoizteko ahalmena dutelako, eta botika euskaldunen hornitzaile izatea "ohorea" dela gaineratu du. GFAko Pierak bere aldetik adierazi du akordio horrek maskaren hornikuntza bermatzen duela "baldintzarik onenetan eta prezio lehiakorrean", eta gainera, "tokiko industria indartu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak