Sarrerak aspaldi agortuta zeuden arren, astean indarrean jarritako neurri murriztaileen eraginez sarrerak zituzten askok itzuli egin behar izan dituzte eta berriz ere salgai jarriko dituzte. Bost emanaldi eskainiko dituzte datorren asteburuan: bihar, egubakoitza, 19:00etan; zapatuan, 16:00etan eta 19:00etan, eta etzi, domekan, 12:00etanetan. Sarrerak eskuratzeko bihar, egubakoitza, 17:00etan hasita zabalduko dute leihatila eta zapatuan eta domekan 10:00etan hasita.