Hezkuntza sailburuorde izateko kargua utzi zuen Begoña Pedrosari erreleboa hartuta, Nagore Ipiña izango da aurrerantzean Mondragon Unibertsitateko Hezkunzta eta Humanitate Zientzien fakultateko dekano berria. 1983an Arrasaten jaioa, azken urteotan hainbat ardura izan ditu Ipiñak fakultate barruan: on-line graduen koordinazioa; KoLaborategiko zuzendaritza; eta, azken urtean, Ikerketa eta Transferentzia arloko zuzendaritza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.