Debagoiena eta Debabarrena mailako Itaia taldea aurkeztu dute Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko urr. 24a, 13:03

Itaia emakume sozialisten sareko taldea sortu dute Deba bailaran, eta 40 gazte inguru batu dira aurkezpeneko hitzaldian, Bergaran.

Bergarako UNEDen egin dute gaur, zapatua, Itaia emakume sozialisten sareko Deba bailarako taldearen aurkezpena. Itaia, emakumeen antolakunde sozialista, duela bi urte sortu zen, eta gaurkoan Debagoiena eta Debabarrenako taldearen aurkezpena egin dute.

"Emakume langileen problematikari panorama politikoan lekua egitea" da Itaia sarearen asmoa, eta kideek azaldu dutenez, "gaur egungo testuinguru ekonomikoari erreparatuta, emakume langileen zapalkuntza areagotu egin da" atzeraldi ekonomiko gogor honen aurrean.

"Osasun krisialdiak atzeraldi ekonomikoa bizkortzea eragin du eta horrekin, emakume langileen bizi baldintzak ere kaltetu dira", azaldu du Itaia sareko kide Eneritz Arizmendiarrietak.

Deba bailarako taldeak, sare sozialen bidez (Twitter: @itaia_deba eta Instagram: @itaia_debabailara) emango du euren ekintzen berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak