Agerraldi bateratua, Nafarroako erresumaren azken egiturak suntsitu zirela 400 urte bete direnean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 20a, 19:42

Memoria historikoaren berreskurapenerako lanean diharduten Debagoieneko eta Urola eskualdeko sei taldetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Elosuko gazteluaren bueltan, "urteurren berezia" gogora ekartzeko: "Gaur bete dira 400 urte Nafarroako Estatuaren azken egiturak suntsituak izan zirenetik; ez gara bildu historialariak garelako, gure benetako historia ongi ezagutzea eta ezagutaraztea nahi dugulako baizik". Helburu horretan, gaurko agerraldia "lehen urrats" bat izan dela adierazi dute.

Honako talde hauek elkartu dira Elosuko gazteluaren bueltan: Arrasateko Zuztarrak Errotuz taldea, Bergarako Nabarraldeko elkartea, Oñatiko Nabarkideak taldea, Eskoriatzako Atxorrotx, Azpeitiko eta Zestoako Napar Zuzterrak eta Azkoitiko Ixaun. Zergatik elkartu diren Elosuko gazteluaren bueltan? Honako hau adierazi dute: "Elosuko gaztelua egon zen leku historiko honetan bildu gara gaur Debagoiena eta Urola bailaretako hainbat herritako lantalde; aurretik ez genuen denok elkar ezagutzen baina iruditzen zaigu denon arteko sare bat antolatzea interesgarria izan daitekeela. Gaurkoa lehen urrats bat da, asmo eta proposamen berrietara irekiak gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak