HEMEN DEBAGOIENA

Irabazleek jaso dituzte XVI. Udako Argazkien Lehiaketako sariak

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urr. 9a, 09:19

Banatu ditugu Udako Argazkien XVI. Goiena Lehiaketako sariak. Lau saridun izan ditugu: Julen Axpe, Maika Gallastegi, Saioa Ugarteburu eta Hodei Gomez de Balujera.

Saioa Ugarteburuk, Labenne argazkiarekin, Protagonistak kategoriako saria irabazi du –mugikorra Eroski Arrasateren eskutik–.

Saioa Ugarteburuk Eroski Arrasateren eskutik jaso du poltsikoko telefonoa.

Maika Gallastegik, Tximistarri argazkiarekin Euskal Herrian saileko saria irabazi du –Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarendako otordua–. Bere izenean Ainhoa Aranak jaso du saria.

Ainhoa Aranak jaso du Gure Ametsako saria, Maika Gallastegiren izenean.

Julen Axpek, Marboreko lakuaren argazkiarekin, Nazioartean kategoriako saria irabazi du –Arrasate Bidaiak-i esker, Zumaiako Zelai talasoterapian bi pertsonarendako spa zirkuitua eta Zelai menua–.

Julen Axpek Arrasate Bidaiak-en eskutik jaso du saria.

Azkenik, Hodei Gomez de Balujerak eskuratu du Publikoaren saria, Cuencan izarrei begira ateratako argazkiarekin –Bergarako Ereindajan-en saski ederra–.

Hodei Gomez de Balujera, Bergarako Ereindajan-ek emandako saskia jasotzen.

Eta honekin amaitutzat ematen dugu XVI. Udako Argazkien Lehiaketa. Zorionak guztioi eta hurrengo urtera arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak