Karmele Jaio: "Uste dut ur handitan sartzen ez bazara, ez duela, agian, idaztea merezi"

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urr. 8a, 10:14

Literaturako Euskadi sariak banatu ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Karmele Jaioren Aitaren etxea (Elkar) nobelak euskarazko literaturako saria eskuratu du, eta hain justu, duela pare bat aste argitaratutako Ttap aldizkarian sakon hitz egin zuen eleberri horri buruz idazleak. Elkarrizketa hori osorik ikus dezakezu orain.

Karmele Jaiorekin batera, Iñigo Astiz eta Miren Asiain saritu dituzte gaurko ekitaldian. Joemak eta Polasak (Elkar) liburuagatik haur eta gazte literaturako saria jaso du Astizek, eta Un millón de ostras en lo alto de la montaña (Flamboyant) liburuan egindako lanagatik ilustrazioarena eskuratu du Asiainek. 

Ttap aldizkaria: astero kalitatezko edukiak zure poltsikoan

Teknologia berrietara egokituz kazetaritza formatu berriekin esperimentatu du Ttap aldizkariak sorreratik, eta ibilbide oparoa izaten ari da. Dagoeneko 90 aldizkari digital kaleratu ditu, eta guzti horiek zein datozen asteetan argitaratuko direnak ez galtzeko egin beharreko gauza bakarra Ttap aldizkaria deskargatzea da. Android zein iOS sistema eragileetarako doako aplikazioa eskaintzen du aldizkari adimendunak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak