Ikasturteari hasiera eman dio Goienagusik

Txomin Madina Milikua 2020ko urr. 7a, 16:26

Debagoieneko ia herri guztietako 196 bazkiderekin eta pandemia egoerara egokitutako protokoloekin hasiko du 2020-2021 ikasturtea Goienagusik. Bergarako Seminarixoan egin dute irekiera ekitaldia, Bergarako, Arrasateko eta Oñatiko alkateen eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren presentziarekin. 

Helburuak, beti bezala adinean aurrera joanda ere arlo ezberdinetan ezagutza handiagotzea; aisialdiaz gozatzea eta beste ideia eta pentsamolde batzetara zabaltzea dira.

Gaur egin dute ikasturtearen irekiera ekitaldia, eta bertan eman dute edukierarekin, funtzionamenduarekin eta bestelakoekin lotutako aldaketa guztien berri. Pandemiaren ondorioz iazko ikasturtea bertan behera utzi ostean, elkartetik argi izan dute berriz ere martxan jarri  behar zutela.

Bergarako Seminarixoan eta Arrasateko Kulturaten izango dira hitzaldiak, eta oraingoz, ez dute irteerarik egitea aurreikusten. Hitzaldiak grabatzea eta denentzat eskuragarri jartzea da aurten Goienagusik duen erronketako bat; bestea, hitzaldien erdia euskaraz izatea.

Egitarau osoa:

  • Urriak 14. Bergara. Seminarixoa. Javier Tejada: Energía e inteligencia artificial.
  • Urriak 19. Arrasate. Kulturate. Ana Gonzalez: La imagen más visible de la Guerra Fría.
  • Urriak 21. Arrasate. Kulturate. Jesus Arregi: Zeru urdina, oskorria eta gauaren iluntasuna.
  • Urriak 26. Arrasate. Kulturate. Laura Moran: La sexualidad más allá de las pausías.
  • Urriak 28. Bergara. Seminarixoa. Juanjo Alvarez: Caos geopolítico.
  • Azaroak 2. Arrasate. Kulturate. Alberto Iñurrategi: Porrotaren alde.
  • Azaroak 4. Bergara. Seminarixoa. Susana Perez: Conoce qué se puede hacer con el CO2.
  • Azaroak 9. Arrasate. Kulturate. Jose Domingo: Preboom de la literatura latinoamericana I.
  • Azaroak 11. Bergara. Seminarixoa. Jon Garcia: Jazz: 30eko eta 40ko hamarkadak.
  • Azaroak 16. Arrasate. Kulturate. Jose Domingo: Preboom II: Juan Rulfo.
  • Azaroak 18. Arrasate. Kulturate. Miren Basaras: Koronabirusak: pandemien eragileak.
  • Azaroak 23. Arrasate. Kulturate. Mikel Reparaz: Mundua Washingtonera begira.
  • Azaroak 23. Bergara. Seminarixoa. Jon Garcia: Jazz: 50eko hamarkada.
  • Azaroak 30. Arrasate. Kulturate. Urko Barros: Imágenes del poder: Antigüedad, siglo XV.
  • Abenduak 2. Arrasate. Kulturate. Alex Gurrutxaga: Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria.
  • Abenduak 9. Bergara. Seminarixoa. Iban del Campo: Glittering Misfits dokumentala.
  • Abenduak 14. Arrasate. Kulturate. Urko Barros: Imágenes del poder: siglos XVI, XVII y XVIII.
  • Abenduak 16. Arrasate. Kulturate. 'Imanol Ituño: Magia saioa: Magia Parrastan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak