3.282 langabe zeuden erregistratuta irailean Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2020ko urr. 2a, 19:48

SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzuak ezagutzera emandako langabezia datuen arabera, egoerak zertxobait hobera egin du azken hilean Debagoienean: 3.282 dira erregistratutako langileak uneotan eta langabezia tasa %10,53koa da.

Abuztuan galdutako lanpostu kopurua errekuperatu egin da irailean, baina salbuespen hori alde batera utzita, joera txarrerakoa da martxoaz geroztik: orduan baino 638 pertsona gehiago daude lan barik orain; langabezia tasak bi puntu egin du gora.

Debagoienean gertatu moduan, Hego Euskal Herrian ere egoerak hobera egin du azken hilean, 2.500 langabe gutxiatu zenbatu dituzte; ia 183.000 dira guztira uneotan. Baina kasu horretan ere, nabarmena da COVID-19a lan merkatuan eragiten ari den kaltea: aurtengo iraileko datuak iazko urteko sasoi berekoekin alderatuta, ikus daiteke nola Hego Euskal Herrian ia 40.000 langabe gehiago dauden, Debagoienean bertan 880 lagunekoa da aldea.

  Langabeak Langabezia tasa
Antzuola 83 %7,47
Aramaio 19 %2,51
Aretxabaleta 305 %8,88
Arrasate 1.442 %13,82
Bergara 700 %9,69
Elgeta 45 %7,80
Eskoriatza 196 %9,65
Leintz Gatzaga 9 %6,52
Oñati 483 %8,88
Debagoiena 3.282 %10,53

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak