Janari bilketa egin du Zaporeak-ek elikagaiak Moriako kanpamentura bidaltzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 27a, 08:56

Arrasaten eta  Aretxabaletan Zaporeak elkarteko boluntarioak supermerkatuen atarietan egon ziren herritarren ekarpenak jasotzen, eta Antzuolan, berriz, Anelkarrek eta herriko bolondres talde batek ia 750 kilo batu zituzten; zapatu eguerdian Aretxabaletara eroan zituzten. Antolatzaileak "pozik" daude izandako harrerarekin.

Arroza, lekaleak, kontserba-latak, esne hautsa eta olioa dira, besteak beste, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Lesbosera (Moriako kanpalekura) bidaliko dituen elikagaietako batzuk. Egubakokitz arratsaldean eta zapatu goizean, Arrasate eta Aretxabaletako supermerkatuetan egon dira boluntarioak, eta herritarren kolaborazioa eskatu dute, errefuxiatuek "otordu duinak" izan ditzaten.

Besetetik, Zaporeak-ek jakinarazi du, aurrez beraiekin hitz eginda, bestelako norbanako edo elkarteek ere egin ditzaketela janari bilketak (ikastetxeek, herriko eragileek...) eta hala egin dute Antzuolan. Gainera, azpimarratzekoa da 750 bat  kilo janari batu dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak