Eman zure botoa 16. Udako Argazkien Lehiaketan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko ira. 25a, 10:00

Dagoeneko agur esan diogu udari, eta, beraz, amaitu da lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Orain, publikoak bere gustukoena botatzeko aukera izango du. Zein argazki gustatu zaizu gehien? Eman botoa Goiena.eus-en irailaren 25etik 30era bitartean. 

Aurtengo argazki lehiaketan jasotakoarekin udaren erradiografia bat egiten hasiko bagina, debagoiendar guztiak Pirinioetan egon direla esateko moduan egongo ginateke. Pirinioetan ez ezik, gure inguruetan ere asko ibili dira hara eta hona, eta bereziki Udalatx, Aloña eta Urkulu nagusitu dira. Urrutira joateko aukerarik egon ez bada ere, bada nostalgia puntu batekin aurreko urteren batean egindako bidaia gogoangarria gogora ekarri duenik ere.

429 argazki

Modu baten edo bestean, uda berezi honetan ere argazki mordoa jaso ditu lehiaketak: 429 guztira. Hiru sailetan banatu dira argazkiak, eta aurreko urteetan ez bezala, Euskal Herrian kategoriak jaso ditu irudi gehien; 190. Nazioartean 151 jaso dira eta Protagonistak atalerako 88.

Epaimahaiak bere hiru sariak aukeratuko ditu orain, eta irailaren 25etik 30era herritarrek ere beren botoa emateko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak