Euskal Herrian kategoriako argazkiak

Euskal Herrian sailean jaso diren irudiak ikusten dira bilduma honetan. Bidaiatzea atsegin dutenek bidalitako argazki hauez gain, Protagonistak eta Nazioartean argazki galeriak ere ikus ditzakezu. Hirurak dira Goienaren Udako Argazki Lehiaketaren parte.

Bidali zure argazkiak Goienara eta lau sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

  • 1. saria: Samsung Galaxy A20e smartphonea, Eroski Arrasateri esker.
  • 2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afaria edo bazkaria.
  • 3. saria: Arrasate Bidaiak-i esker, Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzako zirkuitu termala eta Zelai menua.
  • Publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

Argazkiak bidali Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) edo posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus); uztailaren 17tik irailaren 21era arte –biak barne–. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak onartzea ezinbestekoa da.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake eta argazkiarekin batera adierazi beharko dira: Egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta argazkia non ateratakoa den.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.