- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non aterata dagoen.
- Argazkia zein kategoriatarako bidali den.
- Egilearen izen-abizenak.
- Argazkiak eta datu GUZTIAK posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez bidali daitezke.
- Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 17tik irailaren 21era arte (biak barne).
- Hiru kategoria egongo dira:
- Protagonistak: pertsonak lehen planoan erakusten dituzten argazkiak, lekua baino garrantzi handiagoa dutenean pertsonek.
- Euskal Herrian: Euskal Herriko paisaiak, eraikinak edo txokoak izango dira elementu nagusia, pertsonak agertzen direlarik edo gabe.
- Nazioartean: Euskal Herritik kanpoko txokoak, pertsonak agertzen direlarik edo gabe.
- Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
- 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
- Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiek originalak izan beharko dute.
- Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
- Kategoria bakoitzeko saritu bana aukeratzeko epaimahaia Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Irailaren 25etik irailaren 30era Publikoaren Saria aukeratzeko epea zabalduko da. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztien artean aukeratuko da Publikoaren Saria, bozketa bidez.
- Irabazleak nortzuk diren urriaren 2an emango da jakitera, Goiena aldizkarian.
- Saria jasotzeko irabazleei eskatuko zaie lehiaketaren babesleekin argazki bat ateratzeko.
- Argazkiak Goienaren hainbat euskarritan argitara daitezke: Goiena.eus atarian, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
- Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
- Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.
Lege oharra
Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 16. Udako Argazki Lehiaketa fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da eta datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko. Era berean, lehiaketa horretan parte hartzeak baimena ematen dio Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ri bidalitako argazkia edo argazkiak eta parte hartzailearen izen-abizenak ere Goienaren hainbat euskarritan argitaratzeko –Goienaren webgunean, Goiena eta Puntua aldizkarietan, Goiena telebistan eta, hala badagokio, Goienak profila daukan sare sozialetan– eta parte hartzailearekin Goienaren eskaintzen berri emanez harremanetan jartzeko.
Goienaren 16. Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeak xede horretarako baimena ematea dakar. Horrez gain, lehiaketako parte hartzaile orok eskubidea dauka bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko da, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20.500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko da datuenbabesa@goiena.eus helbidera.