SARIAK
- Nazioartean kategoriako saria: Arrasateko Halcon Bidaiei esker, Toñanesko La Estela Cantabra ostatuan bi pertsonarendako bi gau eta gosaria.
- Protagonistak kategoriako: LG K 51S smartphonea, Eroski Arrasateri esker.
- Euskal Herrian kategoriako saria: Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afaria edo bazkaria.
- Publikoaren saria: Bergarako Ereindajan-en eskutik bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra eskuratuko du.
Lehen hiru sariak aukeratzeko epaimahaia Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
Publikoaren saria bozketa bidez hautatuko da. Irailaren 25etik 30era zabalduko da Publikoaren Saria aukeratzeko epea.
Lau argazki irabazleak zeintzuk diren urriaren 5ean jakinaraziko da, Goiena paperean.