Kepa Errastiren 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana estreinatzear

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko ira. 17a, 17:26

Xake konpainiaren hirugarren antzezlana da Fadoak entzuten zituen gizona. Aretxabaletako Kepa Errastiren ideiatik abiatuta, Txarli Andradek idatzi du. Getari Etxegaraik zuzendutako lana da, eta Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti daude agertokian. Bihar, egubakoitza, estreinatuko dute Tolosan, eta urrian Debagoienera iritsiko da.

Telebistako platoetan jardun du Kepa Errastik azkenaldian, eta martxotik ez da antzoki bateko agertokira igo, horregatik, estreinaldirako gogotsu  dagoela dio.

Antzezlanaren oinarrian bi lagun zaharren arteko bidaia bat kontatzen da. Istorio guzti horren haria, Masku izeneko hirugaren pertsonaiak eramaten du.

Zorteduna kontsideratzen da Errasti, pandemia garaian lanean egon delako. Telebistan jardun du gehienbat,  –Etxekoak izeneko telesailean eta Barre Librea saioan–. Eta aurreikuspenak, hasiera baten, ez direla txarrak gaineratu du.

Tolosan abiatuko dute bihar, egubakoitza,  Fadoak entzuten zituen gizona lanaren ibilbidea eta Debagoienean ere izango da ikusteko hainbat aukera: urriaren 10ean Bergaran; Aretxabaletan, urriaren 16an eta 17an; eta Arrasaten, urriaren 18an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak