Uztailean baino 103 herritar gehiago daude langabezian, bailaran. Udalerri gehienetan okertu egin da egoera aurreko hilabeteekin alderatuta, baina salbuespenak ere badaude: Elgetan 10 herritar gutxiago daude langabezian eta Leintz-Gatzagan 1 gutxiago.
Honako taula honetan daude jasota abuztuko datu eguneratuak:
Herria | Langabeak | Langabezia-tasa |
Antzuola | 74 | %6,66 |
Aramaio | 19 | %2,51 |
Aretxabaleta | 308 | %8,96 |
Arrasate | 1.515 | %14,52 |
Bergara | 707 | %9,78 |
Elgeta | 48 | %8,31 |
Eskoriatza | 220 | %10,83 |
Leintz-Gatzaga | 6 | %4,35 |
Oñati | 488 | %9,98 |
DEBAGOIENA | 3.385 | %10,86 |
Hego Euskal Herrian, egoera desberdinak
Aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, langabezia tasak %3,4 egin du gora Araban, %1,9 Gipuzkoan eta %1,8 Bizkaian, baina Nafarroan, datua hobetu da: %2,69 egin baitu behera.
Zerbitzuen sektorea izan da gogorren kolpatutakoa lurralde guztietan, eta batez ere, ostalaritza. Horren atzetik industrian eta eraikuntzan galdu dira enplegu gehienak; eta baita 1. sektorean ere.