ALBISTEAK

Arantzazu Santutegia hotelean irail bukaera arte hartuko dituzte gaixo asintomatikoak

Mireia Bikuña 2020ko abu. 30a, 09:30

Uztailaren 16an hasi ziren  COVID-19arekin kutsatutako gaixo asintomatikoak edo positiboren bat gertu dutelako berrogeialdia pasatu behar duten pertsonak hartzen. Ordutik, eten barik egon dira gaixoak Arantzazun. Bataz beste, egunero, 20-25 pertsona egon dira, egokitutako 45 logelatan banatuta.

Hoteleko egonaldia hasi aurretik PCR proba egiten diete guztiei, anbulatorioan, eta ostean, hamar eguneko konfinamendua egiten dute, logelatik irten barik. Horiek ez dute inolako kontaktutik hoteleko gainerako erabiltzaileekin eta langileekin. "Catering enpresa batek ekartzen ditu janariak eta logelen ateak uzten dituzte. Norbera arduratzen da, pasilloetan dauden mikrouhin labeetan berotzen, beti ere, segurtasun eta garbiketak neurriak beteta", esan dute arduradunek.

Zerbitzua ematen hasi zirenetik, etenik barik, egon dira gaixo asintomatikoak Arantzazun. Orain arteko, egunik jendetsuena, abuztuaren 15a izan zen. Egun horretan, 42 gaixo egon ziren hotelean. Gaixoen profilari dagokionez, %80 etorkinak direla esan dute hoteleko arduradunek.

Jatetxea eta taberna, zabalik

Arantzazu Hotelak jatetxea ere badu. Bada, gaixo asintomatikoen presentzia egonda ere, tabernak eta jatetxeak ohiko funtzionamendua izan dute. Mahaietan segurtasun distantziak mantenduta, zerbitzua ematen jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak