ALBISTEAK

Kaleko edozein eremutan ezingo dira hamar pertsona baino gehiagoko bilkurak egin

Mireia Bikuña 2020ko abu. 18a, 14:45

Hori da, besteak beste, Larrialdiari Aurre egiteko Bidea (LABI) batzordeak adostu duen neurrietako bat. Beste neurri batzuk dira: garraio publikoetan egiten diren bi orduko bidaiak baino laburragoetan ezingo dela ezer jan; eta ezingo dela kalean erre, distantzia soziala mantendu ezin denean.  Neurriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatuko dira.

Abuztuaren 17tik indarrean dagoen osasun larrialdiaren baitan, honako hauek dira Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak:

  • Jatetxeetan, parkeetan, kirol guneetan, aisialdiko jardueretan.... Kaleko edozein eremutan hamar pertsona bildu daitezke, gehienez.
  • Beilatokietan eta ehorzketatan, gehienez, 30 pertsona egon ahalko dira, espazio ireki zein itxietan eta ehorzketa-segizioetan.
  • Gaueko aisialdia itxita egongo da, erabat.
  • Tabernak eta jatetxeak 01:00etan itxi beharko dituzte.
  • Tabernatan, jatetxeetan eta txokoetan, eserita, 1,5 metroko tartea errespetatu beharko da. Gehienez 60 laguneko edukiera gorde beharko dute, eta bezeroen eserita kontsumitu beharko dute.
  • Garraio publikoak ez du zerbitzurik emango 01:30etik aurrera.
  • Espazio publikoetan ezingo da erre, bi metroko distantzia gorde ezin denean.
  • Garraio publikoa erabiliz, bi ordu baino gutxiagoko bidaia egiten denean, ezingo da ezer jan. Bai, ordea, edan.
  • Zahar etxeetan eta eguneko zentroetan pertsona bakarraren bisita jaso ahal izango dute egoiliarrek, egunean, ordubetez gehienez. Baina, "bizitzaren azken fasean" dagoen egoiliarren kasuetan, neurriak arindu egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak