Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo, hemezortzi pertsona ingresatu zituzten. ZIUn hamalau lagun daude. Azken orduan, ez da hildakorik egon. Bestalde, herrikako datuak eta RO indizea astelehenean emango ditu Osasun Sailak.
Nafarroako datuak
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, azken 24 orduetan, 1.806 PCR proba zituzten. Positiboak 160 izan dira. Hazkunde handiena Lizarrako Osasun Arean eman da: %7tik 13ra igo da positiboen kopurua, 24 ordutan.