Garraio publikoan eta zerbitzuetan murrizketak ezarriko ditu Jaurlaritzak martitzenetik aurrera

Maider Arregi 2020ko abu. 15a, 13:10

Astelehenean indarrean izango da osasun larrialdi egoera eta martitzeneko agerraldian zehaztuko dituzte neurri horiek zehatz zeintzuk diren eta indarrean jarri. Halaxe konfirmatu dute Nekane Murga eta Arantxa Tapia jarduneko Osasun eta Garapen Ekonomikoa sailburuek. Baina zein neurri dakartza osasun larrialdi egoerak?

Pandemiaren bilakaera ikusita, osasun larrialdi egoera indarrean jarriko du astelehenean, abuztuak 17, Eusko Jaurlaritzak. "Martxoko egoera bizi ez dugun arren neurriak hartu behar dira, eta atzera pauso bat eman beharra dago. Bigarren konfinamendua ekidin gura dugu, eta gainera ez dugu horrelakorik aurreikusten. Birusarekin bizitzen ikasi behar dugu txertoa etorri bitartean eta egunez egun joan beharko gara aztertzen eta neurriak hartzen", azpimarratu du Arantxa Tapia jarduneko sailburuak.

Lehendakariak izango dituen eskumenak

Osasun larrialdi egoerak, irailera begira COVID-19a geldiaraztea duela helburu iragarri dute jarduneko sailburuek agerraldian. Modu horretan, osasun larrialdi egoera indarrean izatean, hainbat tresna eta eskumen ematen dizkio exekutiboari. Hala, pertsonak etxeetan edo toki seguruetan konfinatzeko aukera izango du Jaurlaritzak, baita arrisku guneetatik herritarrak ateratzeko edo urruntzeko ere. Hau da, Iñigo Urkullu lehendakariak eskumena izango du herritarren joan-etorriak murrizteko eta jendea bakartzeko. "Ezarriko ditugun neurriak baina martitzenean zehaztuko  eta jakinaraziko ditugu", esan du Murgak.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak iragarri dituen neurrien osagarri izango dira astelehenean, abuztuaren 17an, Eusko Jaurlaritzak indarrean jarriko dituen neurriak. Neurriak EAE osorako eta epe luzerako izan daitezkeela azaldu dute. "Pilaketak saihestu gura ditugu eta leku itxietan edukiera 10 lagunera mugatu, adibidez. Arloz arlo antolatu behar digu eta zehatz eta zorrotz landuko dugu egoera bakoitza eta gehiegi erlaxatu garen guneetan hartuko ditugu neurriak. Baina zinema edo antzokietan ez da halako neurririk hartuko modu ordenatuan, eserita eta maskararekin baitaude. Xehetasun guztiak martitzenean eskainiko ditugu. Horrekin batera esan ere, garraio publikoaren ordutegia ostalaritza neurriei egokituko zaiola".

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 8. artikulua

  • Etxeetan edo leku seguruetan konfinatzea
  • Arrisku lekuetatik ebakuatzea edo urruntzea
  • Arrisku guneetarako sarbidea mugatzea
  • Zerbitzu publiko eta pribatuen erabilera mugatzea
  • Jarduerak mugatzea edo galaraztea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak