Diskotekak itxita eta erretzea debekatuta bi metro ezin bada bermatu

Maider Arregi 2020ko abu. 14a, 13:17

Atzo, abuztuak 13, estatu espainiarrean ia 3.000 kutsatu atzeman ziren. Hala, Salvador Illa Osasun ministroak hamaika neurri hartu ditu. Tartean, diskotekak ixtea, eta espazio publikoan bi metroko distantzia mantendu ezin denean, erretzea debekatzea.

Neurri esanguratsuenak

  • Diskotekak eta dantza lekuak itxiko dira.
  • Ostalaritzaren sektoreak goizaldeko ordu batean itxi beharko du; era berean 1,5 metroko distantzia mantentzea bermatu beharko da barran eta mahaien artean. Mahaiko 10 lagun gehienez. 
  • Bi metroko distantzia ezin denean bermatu erretzea debekatuta dago espazio publikoan.
  • PCR probak egingo zaizkie osasun arloko langileei lanerako itzultzean. Baita zentroetan sartzen diren egoiliar berriei ere. Zentro hauetara bisitak murriztuko dira.
  • Kale edana debekatuta dagoela gogorarazi du eta isunak jarriko dituzte.
  • PCR probak egingo zaizkie ere talde zehatzei agerraldiak daudenean:  zahar etxeei, ikastetxeei edo kolektiborik zaurgarrienei.

Neurriak zehazteaz gain, hainbat gomendio ere eman ditu Espainiako Osasun ministroak: eskatu du harremanak ahalik eta gehien murriztea, eta jende taldeak hamar pertsona baino gehiagokoak ez izatea. Era berean, tokiko agintariei  arlo soziosanitarioan lan egiten duten langileei aldizkako PCR probak egiteko esan die.

EAEko Justizia Auzitegiaren ebazpena

EAEko Auzitegi Nagusiak, ebazpenean, gaueko aisialdirako establezimenduak ixteko ordutegia luzatu du; hala, pubek goizaldeko hirurak arte irekitzeko aukera izango dute, diskotekak, aldiz, goizaldeko bostak arte Espainiako Gobernuak iragarri duen neurri berria BOEn argitaratu arte, behinik behin. Ordutegia zabalduta ere, dantza pistek itxita jarraitu beharko dute. Bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek dagoeneko aurreratu dute Salvador Illak gaueko aisialdiri ezarritako itxieraren aurkako helegitea aurkeztuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak