Melodia eta kaosa nahasten ditu Victimas club talde gasteiztarrak. Pop toxikoa egiten dutela dio Jon Zubiaga Osoron-ek. Zuzenekoetan estreinatzeko gogotsu dago taldea eta irailaren 5ean Erandion joko dute. Irailaren 19an, aldiz, Gasteizko Helldorado aretoan izango da boskotea.
COVID-19ak eragindakoaz eta tokiko kultura eta sortzaileen egoeraz jardun du musikari arrasatearrak GOIENArekin. Aniztasunaren aldarrikapena ere egin du.