ALBISTEAK

Beste bederatzi kasu positibo bailaran

Maider Arregi 2020ko abu. 7a, 13:05

Atzo, abuztuak 6, guztira, 5.929 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 428 positiboak izan ziren. Gipuzkoan 74 positibo antzeman zituzten eta Debagoienean  bederatzi: 6 Oñatin, 2 Arrasaten eta bat Aretxabaletan.

 

EAEn, atzo, 428 positibo antzeman zituen Osakidetzak. Lurraldeen arabera: 38 Araban, 311 Bizkaian, 74 Gipuzkoan eta 5 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoerari dagokionez, 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 6 pertsona ZIUn daude. 1,4 da gaurko R0 indizea (atzo 1,31 zen).

Debagoieneko datuak ere ildo berean goraka doaz eta Convid-19aren egoera pixkanaka okertuz doa. Azken 24 orduetan 9 kasu antzeman dira: horietatik 6 Oñatin, bi Arrasaten eta bat Aretxabaletan. Abuztuaren 1etik 6ra bitartean, 26 positibo antzeman dira Debagoienean.

Datorrenari aurre egiteko prestatzen

Ospitaleratze logela bereziak eta zaintza intentsiboetako unitateak prestatzen hasi da Osakidetza datozen egunetan ospitaleratu behar dituzten COVID-19 gaixoen kopuruak gora egingo duela aurreikusi baitute.

Nafarroan, 110 positibo

Goraka ere Nafarroako positibo kasuak. Azken 24 orduetan 110 kasu antzeman dituzte eta lau pertsona ospitaleratu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak