Unai Elkoro: "Urkulun bainua baimentzeko gune bat Udalaren aspaldiko eskaera da"

Maider Arregi 2020ko abu. 3a, 16:00

Joan den uztailaren 31n gizonezko bat Urkulun hil izanak berriro azaleratu du Aretxabaletako Udalak aspaldidanik duen eskaera: Urkulun bainurako gune bat baimentzea, alegia. "Urtegian bainurako baimendutako gunea izatean, soroslea egongo litzateke eta gune segurua edukitzea bermatuko litzateke. Gipuzkoako Ur-Kontsortzioari eskaera egina daukagun arren, ez da horren erraza baimena lortzea eta zailtasun handiak daude", azaldu du Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak.

25 urteko gizonezkoa hil zen uztailaren 31n Aretxabaletako Urkulu urtegian. Gaztearen lagun taldeak uretan sartzen ikusi bai, baina ateratzen ez zela ohartuta 112ra deitu zuen 17:45 inguruan. Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu zen; eta baita urpekari taldea ere. Urpekariek atera zuten gizonezkoa baina ezin izan zuten suspertu. Gogoratu, debekatuta dagoela Urkulun bainua hartzea. Kanalean pilatzen dira bainua hartu gura dutenak eta zorigaiztoko ezbeharra ere inguru horretan izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak