Uztailaren 20ko saioan, leku zabal hartu dute asteburuko kontuek; besteak beste, Arrasate Blues Jaialdiak eta Aretxabaletan egin duten Oinez eta Hegan parapente txapelketak. Arantzazu Santutegia hotela konfinamendu hotel bihurtzeak zer suposatzen duen azaldu du Oihana Elorzak. DYA Gipuzkoaren presidente-orde Jose Luis Artolak martxan jarri berri duten #AbisuHoria kanpainari buruz egin du berba platoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.