HEMEN DEBAGOIENA

Euskal hiztunak ikertzeko esperimentua egiten ari da Arrate Isasi-Isasmendi arrasatearra

Uxue Igarza Loiola 2020ko uztailaren 21a

Zuricheko Unibertsitatean euskal hiztunak eta euskara aztertzen ari da Arrate Isasi-Isasmendi. Baina uztailean zehar, hizkuntza ergatiboen prozesamendua ikertzen jardungo du Arrasaten; hain zuzen ere, euskara bezalako hizkuntza ergatiboa hitz egiteak hiztunaren kognizioari nola eragiten dion aztertuko du.

AEK-k eta Arrate Isasi-Isasmendi ikerlariak herriko gazteei parte hartzeko deia egin die. 18-40 urte arteko pertsonek parte hartu dezakete eta baldintza bakarra guraso biengandik hizkuntza bera (euskara edo gaztelania) jaso izana da. Aurrez izena eman beharko da formularioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak