Beste bi positibo atzeman dituzte Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 19a, 14:46

Bergara.

Atzoko seiekin batera, dagoeneko zortzi bergararrek eman dute positibo PCR frogatan. Atzo eta gaur, horrelako frogak egin dizkiete hainbat herritarrei baina oraindik emaitzen zain daude. Oraindik ez dute argitu Gipuzkoako beste fokuekin loturarik duten edo ez.

Sei kasu haiekin batera beste bik ere positibo eman dute eta dagoeneko zortzi dira PCR frogatan positibo eman duten bergararrak. "Atzo herritar askok egin zituzten horrelako frogak eta baita gaur ere, baina gaurko goiza lasaiagoa izan da herriko anbulatorioan eta Debagoieneko ospitalean. Hainbat herritar daude emaitzen zain eta oraindik ez dakigu orain arte Gipuzkoan agertu diren beste fokoekin loturarik duten edo ez", azaldu du alkateak, Gorka Artolak.

Erlazionatuak

Sei positibo Bergaran eta bat Aretxabaletan

Oihana Elorza Gorostiza 2020 uzt 18 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak