Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute isolamendu-neurriak behar bezala bete behar direla: kutsatuta egonez gero edo kutsatutako baten oso gertukoa izanez gero, arrisku taldeko pertsonekin egotea saihestu behar dela, esaterako. Era berean, azpimarratu dute maskara eramatea derrigorrezkoa dela, eta horrek behar bezala jarrita egon behar duela.
Datu gehiago bihar, astelehena, eguneratuko dituztela adierazi dute, hala nola, udalerrien araberako kasuak eta R0 indizea.