Sei positibo Bergaran eta bat Aretxabaletan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 18a, 16:33

Bergara

Bergaran sei herritarrek eta Aretxabaletan batek eman dute positibo PCR frogetan azken ordu hauetan. Bergaran, ikertzen ari dira Gipuzkoan dagoeneko agertu diren fokoekin lotura duten kasuak diren edo ez. Aretxabaletan, berriz, itxi egin dute taberna bat.

Bergaran sei lagunek eman dute positibo PCR frogetan azken ordutan. Gaur, bihar eta etzi, haien gertukoei egingo dizkiete froga horiek. "Osasun saila ikertzen ari da orain Bergarako positibo hauek Gipuzkoako beste herri batzuetan agertu diren fokoekin lotura duten edo herrian sortu den brote berri baten bat den", adierazi du alkateak, Gorka Artolak. Artolak eskatu du babes neurriak inoiz baino zorrotzago betetzeko eta osasun agintarien irizpideak jarraitzeko. Hemen Bergarako alkateak herritarrei bidalitako mezua.

Aretxabeletan, berriz, herritar batek positibo eman du eta haren gertukoak etxean daude PCR frogak egiteko zain. Herriko plazan dagoen Paulaner taberna itxi egin dute tabernako jabeak hala erabakita, positibo eman duen herritar hori gertuko bezeroa delako.

Nekane Murga osasun sailburuak eguerdian emandako datuen arabera, kasu positiboak gora egin dute EAEn: atzo gauean 115 kasu berri zituzten zenbatuta: 63 Gipuzkoan, 43 Bizkaian eta 9 Araban. Joan den zapatutik atzo, egubakoitza, arte 25.000 PCR froga baino gehiago egin ditu Osakidetzak, horietatik ia 5.000, atzo.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak