Gorantz doa COVID-19 birusagatik kutsatutako herritarren kopurua. Nekane Murgak eguerdian egindako prentsa agerraldian esan duen moduan, azken 24 ordutan 115 positibo gehiago izan dira EAEn: 63 Gipuzkoan, 43 Bizkaian eta 9 Araban.
Eudelekin batera, udalekuak aldi baterako ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. "Neurri horiek prebentziozkoak dira, eta datozen egunetan berrikusiko dira", Osasuneko sailburuak adierazi duen bezala.
Adinekoen egoitzetako bisitak mugatzea eta eguneko zentroak ixtea ere gomendatu die Foru Aldundiei eta hala egingo dute. Horrez gain, maskarak erabiltzea beharrezkoa dela esan du Osasun sailburuak.