Aranzadi ikastolako haurtzaindegia, HHko zaintza eta LHko udalekuak eten egingo dituzte bihar

Mirari Altube Arrese 2020ko uztailaren 19a

Argazkia: Aranzadi ikastola.

EAEko udalekuak bertan behera uztea erabaki zuen atzo Osasun Sailak, eta horren berri eman Eudeli eta udalei. Horren aurrean, Bergarako Aranzadi ikastolak erabaki du haurtzaindegia, Haur Hezkuntzako zaintza eta Lehen Hezkuntzako udalekuak etetea bihar, astelehena.

COVID-19 gaitza izaten dabilen bilakaeraren aurrean erabaki dute Osasun Sailak eta Osakidetzak "prebentziozko eta behin behineko hainbat neurri" hartzea, hala nola, udalekuak ixtea, eguneko zentroak aldi baterako ixtea eta adinekoen egoitzetan egoiliarren irteerak murriztea eta bisitak mugatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak